ARANAK GOZOAK BEZAIN OSASUNGARRIAK!!

Kaixo denoi eta ongi etorriak nere blogera!!

 

Lehen argitalpen honetan arana jorratuko dut. Arana abuztu-iraileko fruta izanik ezin nuen gerorako utzi!! Lehenik eta behin aranaren ezagurri nutritiboak zeintzuk diren ikusiko dugu eta ondoren errezeta goxo bat eskeiniko dizuet. Goazen ba!! 

 

Ezaugarriak: 

 

Aranak gainontzeko fruta askoren antzera, gehienbat ura dira. Horrez gain, karbohidratoetan dira aberatsak, baita A bitamina eta E bitaminan, potasioan eta zuntzan ere. Banan bana azter ditzagun. 

 

* Karbohidratoetan aberatsa izanik, energia askoko elikagaia dugu arana, oso gomendagarria beraz, otordu artean jateko eta ase sentitzeko

* E bitamina antioxidatzaile garrantzitsua da, hari esker erradikal askeak neutralizatzen baitira. Baina zer dira erradikal askeak? Gorputza zelulaz osasuta dago, zelulak molekulaz, molekulak atomoak eta atomoak elektroiez. Batzuetan gorputzak elektroi hauek nahita askatu egiten ditu, baina beste batzuetan kanpo faktoreren (erretzea, elikadura txarra, kutsadura) batek eraginda geratzen dira aske, eta ezegonkortu egiten dira. Elektroi aske hori beste elektroiren batekin lotzen saiatuko da, baina noski horretarako beste lotura bat puskatu egin beharko da, eta horrela etengabean. Ondorioen artean, zahartzea dago, baina baita hainbat gaixotasun ere. Hala nola, kantzerra, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa eta parkinsona sor ditzake. 

*A bitamina ere antioxidatzaile esanguratsua dugu. Zuetako askok ikusmenaren bitaminarekin erlazionatuko du ezta? Ba bai, bitamina honi esker begien osasuna indartzen da eta haren galera ekidin. Eta ez hori bakarrik!! A bitaminak sistema inmunologikoa indartzen digu, baita gure azala babestu ere. 

* Potasio asko duen elikagaia da, eta aldiz ez du sodiorik. Konbinazio ezin hobea da gorputzean atxikituta dauzkagun likidoak askatzeko. 

* Zuntzan aberatsa izandik idorreriaren kontrako elikagai paregabea da. Zergatik? zuntzak heste lodian daukagu materia organikoaren bolumena handitzen duelako, peristaltismoa eraginez (hesteetako kontrakzioak)  eta gorozkien kanporaketa hareagotu egiten delako. 

 

Ezaugarriak aztertu ditugu iada, eta orain aranekin egindako tarta ezin hobe baten errezeta emango dizuet. Azukrerik gabekoa gainera!!

 

Osagaiak: Hojaldrea, 15 aran (Claudia bariedadea), baso bete Avena edari, banilla pixka  bat, limoi azal zati bat, goilarakada bat irin eta beste goilarakada bat maizena edo norbaitek ezagutuko balu kuzu (beste batean ikusiko dugu zer den). 

Nola egin: 

* Lehenik eta behin labea berotuko dugu 250ºC tara. Gero, hojaldrea, labean sar daitekeen ontzi batean jarriko dugu. Honetarako bi aukera daude. Edo olio apur batekin igurtzi edo zuzenean hojaldreak dakarren paperarekin jarri. 

* Ondoren, kazuelatxo bat hartu eta avena edaria berotzen jarriko dugu banilla eta limoi zatiarekin. Irakiten hasten denean, irina eta maizena edo kuzua gehituko diogu eta nahastu egingo dugu krema bat lortu arte. Behin krema lortuta sutik kendu eta hozten utziko dugu. 

* Bukatzeko, hojaldrearen  (aukeran hobe lehenago soilik hojaldrea sartzen badugu labean beheko aldea hobeto egin dadin) gainean krematxoa jarriko dugu eta honen gainean iada zatituta dauzkan arana puskak. Eta listo! prest dago labean sartzeko. 5 minututan gutxi gora behera egina egongo da eta ADI egon erre ez dadin. 

 

ON EGIN!!! 

 

Gaurkoz hauxe da guztia, eskerrik asko, eta ONDO BIZI!!


Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334