HARAGI GORRIA

Kaixo denoi!! 

 

Azken boladan nere inguruan haragi gorriaz asko hitz egin dut eta horregatik erabaki dut gaur blogean haren inguruan hitz egitea. 

 

Haragi gorria!! "Burdin gabezia baduzu, hoberena!!" "Txuleta on batekin indartsuago sentituko zara!! " Horrelako zenbat mezu entzuten dituzu zure inguran?? Nik behintzat etengabe. Goazen baina haragi gorriaren propiedadeak zeintzuk diren aztertzera. 

 

Hasteko zergatik deitzen zaie batzuei haragi gorria eta besteei txuria?? Sailkapen hau egiteko modu desberdinak daude. Jatorriaren arabera sailkatu daitezke. Mamiferotatik eratorritako haragia orokorrean, haragi gorria da (untxia salbuespena da) . Desberdintasunak batik bat bi dira. Alde batetik, mioglobina (haragiari kolore gorria ematen dion pigmentua) gehiago du haragi gorriak, zeinak burdina duen. Burdin hemoa hain zuzen ere eta beraz, gorputzak erraz asimilatuko du. Beste alde batetik, desberdintasun nagusia gantz kopuruan dago, haragi gorriek gantz kopuru handiagoa dute. 

 

Baina gantz hori ze motatako gantza da? Animalien zatiaren arabera aldatu daiteke, baita animalia elikatzeko moduaren arabera ere. Orokorrean, gantz saturatuan, insaturatuan eta kolesterolean da aberatsak. Gomendagarria da, haragi gorria kontsumitzen dugunean ikusten den gantza kentzea, bertan pilatzen baitira kolesterola eta toxiko gehienak. 

 

Horrez gain, kalitate handiko proteina du, aminoazio guztiak dituztelako, eta burdinan ere esan bezala aberatsa da. 

 

Bitaminei dagokionez, esanguratsuena B taldeko bitaminak dira, batez ere B12. B12 soilik haragi jatorriko elikagaietan aurkituko dugu eta beraz, haragirik jaten ez dutenek gehigarri moduan hartu beharko dute. 

 

Bestalde, purinetan da aberatsa. Purinak konposatu organikoak dira, proteinen metabolismoan sortzen direnak eta azido urikoan transformatzen direnak. Azido urikoaren kantitate altuek hiperurizemia edota hezueria (gota) sortzen dute. 

 

Beraz, haragi gorriak dauzkan ezaugarriak jakinda: 

 

"Burdin gabezia baduzu, hoberena!! " Anemia kasuetan lagungarria izan daiteke bai, burdin kantitate altuak dauzkalako. Baina ez dago elikagai batekin bizitzerik eta gutxiago anemia kasuetan! beraz ezinbestekoa izango da denetarik jatea. 

 

" Txuleta on bat janda indartsuago sentituko zara!!" Indarra muskuluekin erlazionatzen da, eta muskuluak formatzeko osagai garrantzitsuenetako bat proteina da.  Haragiak esan dugun bezala, kalitate handiko proteina dauka, baina horrek ez du esan nahi soilik haragitik lortu behar dugunik proteina, eta gutxiago haragi gorritik bakarrik!! Zergatik?

 

Haragi gorriaren kontsumo altuak hipeurizemia, hezueria (purina asko edukitzeagatik) , kolesterol arazoak eta arazo kardiobaskularrak (gantz saturatuarne kopuru altuarengatik) sor ditzake. Beraz, haren kontsumoa ez da 2-3 razio baina handiagoa izango hilabetean

Ahhh eta garrantzitsuena! haragia (eta orokorrean) erosten dugunean kalitatezkoa izan dadila!! 

 

Horrelaxe ba, hauxe da guztia gaurkoz!! Eskerrik asko eta nola ez ondo bizi!!

Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334