TO MAHATSAK!!

Kaixo denoi!! 

 

Gaurkoan mahatsa izango du hizpide. Bere momenturik hoberenean dagoen fruta da, beraz gustokoa baduzue aprobetxatu! orain da garaia eta ez urtezahar gaua!! 

 

Konposizioari dagokionez gehiena ura da, 100gr-tatik 80,5gr ura da. Karbohidratoeetan dira aberatsak, baita zuntzetan eta geroxeago sakonduko ditugun azido oxalikoan, flabonoide, tanino, potasioan eta azido folikoan ere. 

 

Ezaugarriak azter ditzagun. 

 

Karbohidratoetan aberatsa dela esan dugu, azukre askoko elikagaia da. Horregatik energia behar dugunean elikagai interesgarria da mahatsa. 

 

Erradikal askeen kontrako elikagaia dela esan dezakegu. Izan ere, antioxidante bikainak ditu (flabonoideak,taninoak esaterako) eta hauei esker gaixotasun kardiobaskularrak, endekapenezko ("degenerativa") gaixotasunak zein kantzerra ekidin daitezke. 

 

Bestetik, idorreria arazoentzat ezin hobea da mahatsa. Zuntzan aberatsa denez, haranak bezalaxe materia organikoaren bolumena handitu eta kanporaketa errazten du. 

 

Horrez gain, potasioan ere aberatsa da. Potasioa likidoen erregulazioarako ezinbestekoa da, baita sistema nerbiso zein aktibitate muskularrerako ere. 

 

Fruta honen beste bitamina garrantzitsu bat azido folikoa da. Eta azido folikoaren beharra noiz hareagotzen da?? haurdunaldian. Azido folikoa zelulen bikoizketarako ezinbestekoa denez haren kontsumoa haren kontsumoa hareagotu egin behar da haurdunaldian. Hortaz, gomendagarria da mahatsa jatea hilabete horietan. Hala ere, kontsumoa neurrikoa izan beharko da, azukre pikoak ere ohikoak baitira haurdunaldian, eta beraz prudentziaz jokatu beharko da. 

 

Baina denok berdinak ez garenez, denentzat dena ez da onuragarria.  Noiz EZ da gomendagarria mahatsa jatea??

 

- Diabetikoa bazara edo gainpisua baduzu, hau ez da zure elikagairik hoberena izango, esan bezala azukre askoko elikagaia delako. 

 

- Mahats beltzek azido oxalikoa dute, baita kaltzioa ere. Bien elkarketak oxalato kaltzikoa osatzen dute, eta beraz oxalato kaltziko gehiegi dutenentzat ez da fruta gomendagarria. 

 

- Mahats gorriek polifenolak eta tanitoak dauzkate. Elementu hauek migraina eragiten dute. Zu migraina asko edukitzen dituen horietako bazara, zure elikagaien zerrendatik kendu beharko zenuke.

 

 

Ba horixe da guztia gaurkoz! baliagarria izango zitzaizuelakoan! Ondo bizi!!

 

 

 

 

 

 

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334