TXOKOLATEA

Kaixo denoi! 

 

Aste honetako elikagaia txokolatea da. Nere gozorik gustukoena. Gaurkoan ere propietateak aztertuko ditugu lehenengo eta ondoren txokolate eta hur krema bat nola egin esango dizuet. Has gaitezen!!

 

Lehenik eta behin argi utzi behar da, ondoren emango dudan informazio guztia kakao puruarena dela, ez txokolate tabletena, eta gutxiago txokolate tableta esnedunena. 

 

Kakaoa gantzetan (%40-50), zuntzan, magnesioan, potasioan, zinkan eta B taldeko bitaminetan da aberatsa.  Horrez gain, flabonoideetan aberatsa izateagatik duen antioxidante izaera oso ezaguna da. Estimulantea ere bada, teobromina eta kafeina alkaloideak eta feniletilamina dituelako. 

 

Gantzetan aberatsa izanik, oso elikagai energetikoa da txokolate eta beraz, energia asko behar denetarako elikagai interesgarria da. Jarduera fisikoa luzeetarako, ikasketa garaiterako, lan askoko egun horietarako... Baina kontuz, interesgarria den bezela, bere gehiegizko kontsumoa ere ez da ona. Beraz, kontrolatu zenbat txokolate jaten duzun, eta jaten duzun hori ahalik eta puruena izan dadila.

 

Bestalde magnesioan da aberatsa eta mineral hau ezinebestekoa da gorputzean ematen diren prozesu askotarako (300 baina gehiagotarako): 

  1. Nerbio sistemaren funtzionamenduan eragiten du
  2. Bihotz taupaden erregulazioan eragiten du
  3. Odolaren koagulazioan eragiten du
  4. Hezur eta hortzen eraketan eragiten du
  5. Metabolismo basalean eragiten du
  6. etb luze bat. 

Beraz, garrantzitsua da magnesioa ezta? 

 

Honez gain, esan dut ezaugarri estimulatzaileak dituela. Alde batetik, teobromina eta kafeinaren ondorioz sistema nerbiosoa estimulatu egiten da, bihotzaren erritmoa hareagotuz eta horren eraginez aktibatu egiten gara. Beste alde batetik feniletilaminaren presentziak ere estimulazioa eragiten du. Estimulazio hau ,ordea, desberdina izango da. Izan ere, konposatu honek garunean eragiten du,  euforia eta emozio egoera ezin hobea sortaraziz. 

 

Ezaugarri guzti hauek esan bezala, kakao puruan daude. Eta orduan, nola aprobetxatu naiteke haietaz? Ba txokolatea erosten dugunean, alde batetik gutxienez %70eko purutasuna eduki dezala, eta beste alde batetik, gehitu dioten azukre kantitatea zein den begiratu etiketatuan. 

 

Hau esanda, kakao eta hur krema nola prestatu esango dizuet. Internetetik (*) lortu dudan errezeta bat da, eta egia esan nutritiboki ezer ez duen nocillaren alternatiba ona da. 

 

Behar ditugun osagaiak:  

 

- 8 goilarakada kakao hauts (purua) 

-  Bainila hauts goilarakada bat  

- 200gr hur

- Edari begetal baten 260ml. Nik normalean erabiltzen dudan olo edaria aukeratu dut. 

 

Nola prestatu: 

 

Lehenik eta behin hurrak ondo ondo txikitu egin behar dira. Horretarako edo kafea txikitzeko makina edo morteroa erabili dezakezue. Hori eginda, gainontzeko elikagaiekin nahastuko dugu masa homogeno bat lortu arte. Edari begetala gehitzen duzuenean, pixkanaka gehitzea gomendatzen dizuet, kremaren loditasuna zuen gustukoa izan dadin. 

 

Eta listo! Horrelako errezetekin, gehien gustatzen zaizkigun elikagaikin prestatutako platerak osasuntsuagoak izango dira. Animatu esperimentatzera!! Ondo bizi!

 

(*)http://recetasveganas.net/recipes/crema-cacao-avellanas-crudivegana

 

 


Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334