AGUKATEA

Kaixo denoi!!!

 

Aste hontan izugarri gustatzen zaidan fruitu batekin natorkizue, aguakatearekin. Aukera asko ematen dizkigu sukaldean, ensaladetan osagai moduan, postreak egiteko edo pintxo goxo goxoak egiteko erabili daiteke. Nik gaur, bukaeran, aguakate pintxo baten errezeta emango dizuet. 

 

Ezaugarri nutrizionalak aztertuta, aguakatea ezaguna da bere lipido onuragarrien ekarpenarengatik (omega 9). Horrez gain, hainbat bitamina eta mineralen presentzia du. 

 

Aguakatearen %15 lipidoek osatzen dute, eta haien artean esanguratsuena omega 9 da. Eta zergatik da ba horren onuragarria omega 9? Ba, hainbat ikerketek baieztatu dute, omega 9ak HDL kolesterolaren maila odolean hobetzen dituela (kolesterol ona), eta LDL kolesterol maila odolean jeisten duela (kolesterol txarra). Beraz, esan dezakegu kolesterolak odolean eragindako buxadurak ekiditen dituela, hau da, arterioesklerosia ekiditen duela. Honez gain, omega 9-a onuragarria da, bai memoriarentzat, bai hipertentsioarentzat, bai eta inflazioetarako ere. 

 

Bestalde, E bitaminan aberatsa denez, gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan laguntzen du. Honekin lotuta, Munduko Osasun Erakundeak egindako ikerketa batean zera azaldu da, E bitaminaren kontsumoak %50raiño murrizten duela gaixotasun kardiobaskularren intzidentzia. 

 

Mineralei dagokionez ,berriz, potasioa da esanguratsuena. Potasioa sodioarekin batera,  organismoaren ur erregulaziorako beharrezkoa da, baita nerbio sistemaren erregulaziorako, muskuluen uzkurdurarako... 

 

 

Ezaugarri nutrizionalak gainetik ikusita, orain zatirik dibertigarrienera pasako gara. Sukaldera!! Izugarrizko pintxoa prestatuko dugu gaur aguakatearekin eta beti bezala errez erreza eta goxo goxoa. Ikus dezagun!

 

Osagaiak: Aguakate bat, bi baratxuri ale, limoi bat, gatza, oliba olio birjina, antxoak (latakoak), ogi integrala.

 

Nola egin: 

 

1º Aguakatea hartu, eta erdibitu egingo dugu. Erdiko hezurra kendu eta plater batean aguakatearen haragia aterako dugu.

2º Hau egin eta berehala limoi zumo pixkat gehituko diogu oxidatu ez dadin, eta puntu berezia emango dio kremari.

3º Tenedore batekin aguakatea zapalduko dugu krema bat lortu arte.

4º Baratxuri aleak txikitu eta kremari gehituko diogu.

5º Kremarekin bukatzeko gatz apur bat gehituko diogu, baita oliba olio birjin pixka bat ere.  

6º Ogi xerrak moztuko ditugu eta tostatu egingo ditugu. 

7º Bukatzeko aguakate krema ogi xerraren gainean jarriko dugu, eta gustokoa baduzue antxoa bat ere (edo izokina). 

 

Eta listo! Prest daukagu behin probatuz gero askotan egingo duzuen pintxoa. Patearen alternatiba osasuntsua izan daiteke gainera! Ondo bizi!!

 



Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334