KALABAZA

Kaixo denoi!!

 

Gaur kalabaza izango dut hizpide. Kalabaza cucurbita familiako landaretik datorren fruitua da, pepinoa, sandia, meloia...bezelaxae. Udaren zein neguan kontsumitu daitekeen barazkia da eta kanpotik kolore desberdinetakoak diren arren, barrukaldea antzekoa dute denek, hori-naranxka. Barazki honen beste ezaugarri bat, pepitak dira, pepitak, haziak, pipak...bakoitzak modu batera izendatuko ditu, baina kontua da, kalabazaren bihotzean dauden substantzia hauek, gantz azido esentzialetan, B taldeko bitaminetan, eta zinkean zein selenioan direla aberatsak. 

 

Urte guztian zehar dugu aukera kalabaza jateko bai, baina berdinak al dira urte guztian zehar? Ba ez. Udarako kalabazek ur gehiago dute eta azala ere finagoa daukate, zuk beharbada kalabazin izenarekin ezagutuko duzu kalabaza mota hau. 

 

Ezaugarri nutrizionalei dagokionez, ur asko asko daukate, karbohidrato gutxi, zuntz asko, eta bitamina eta mineral ugari. Horregatik askotan argaltzeko dietetan erabiltzen da. 

 

Sukaldatzeko moduez hitz eginez gero, esan dezakegu milaka aukera dauzkagula. Izan ere, kalabaza salteatua jan dezakegu entsaladetan edo lekaleekin, egosi egin dezakegu eta pure bat egin, edo zergatik ez labean egin pizza moduko bat egiteko. Sukaldean beti bezela, esperimentatzea onena. 

 

Nik atzo gauean pure bat prestatu nuen, eta bai egia da, zati osotan jatea hobea dela nutritiboki, baina noizbehinka pure goxo bat zein ondo sartzen den! Gainera errez erreza da. Nik porru bat, 3 azenario, tipula bat eta kalabaza zati bat erabili nituen, dena sueztitu eta ura gehituz egosi egin nuen, eta listo! 

 

Hauxe da guztia gaurkoz, datorren astean berriz izango nauzue hemen, eta bihar antxeta irratian izango nauzue entzungai diabetearean inguruko kronika batekin. Besterik ez, ondo bizi!!

 

 



Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334