SISTEMA INMUNOLOGIKOA INDARTZEKO ELIKAGAIAK


Kaixo denoi!! 

 

Gaurko eguraldi petrala ikusita, gure defentsak topera jartzeko elikagaien zerrenda bat egingo dut. Hartu papera eta boligrafoa eta apuntatu zure erosketen zerrendan!

 

Baratxuria, tipula eta orokorrean kolore txuriko elikagaiak: Elikagai hauek, antibiotiko natural ezin hobeak dira arnas bideko eta digestio aparatuko infekzioen kontra. Gainera B6 bitaminan aberatsak dira eta hau beharrezkoa da sistema inmunologikoaren funtzionamendu egokirako. Osagai hauek hainbat aukera ematen dizkigute sukaldean, sopak egin daitezke, edo pureak, edo besterik gabe lurrunetan egosi... 

Kiwiak, limoiak eta naranjak. C bitamina eta antioxidatzaileetan aberatsak dira fruta hauek eta haiei esker infekzioei aurre egingo diegu. Esan beharra daukat askotan naranja soilik kontsumitzen dugula C bitamina iturri bezala baina nere gomendioa beti berdina ez jatea da, aldatzen joatea. Mazedoniak, zukuak egin ditzazkegu fruta hauekin baita entsaladen ongarri moduan erabili ere.

Azenarioak eta kalabaza: Besteak beste, betakarotenoetan dira aberatsak, baina C bitamina ere badute. Betakarotenoak antioxidatzaileak dira, ikusmenerako ezin hobeak, azalaren osasunerako ere beharrezkoa, eta nola ez, defentsak hareagotzen ditu. Bi elikagai hauekin ere hainbat plater presta daitezke, pureak, kalabaza oinarria duten pizzak, ensaladak etb.

Espinakak eta brokolia: Hauek ere C bitaminan eta antioxidanteetan aberatsak. Esan beharra dago, sukaldatzerako garaian hobeto dela lurrenetan egosten baditugu haien propiedadeak manten daitezen. 

 

 

Amaiera emateko beti bezala,  zerrendatu ditudan elikagaietako batekin errezeta goxo bat nola prestatu esango dizuet.  Baratxuri sopa.

 

Beharko ditugun osagaiak hauek dira: baratxuri buru bat, goilarakada bat piperhauts gozo eta min pixka bat, tomate saltsak egiteko erabiltzen den tomatea (naturala/freskoa) , ogi xerra pare bat (integral), ura eta olio apur bat.

 

 

Prestaketa oso erraza da. Lehengo baratxuria sukaldatu egingo dugu ogi txikituarekin, eta berehala tomatea gehituko diogu. Tomateari esker sopari bizitasun eta freskotasun berezia emango diogu. Ondoren piper hauts gozoa eta mina gehituko diogu. Dena nahastu eta jarraian ura gehituko diogu. Egosten utziko dugu 15 minutuz eta listo! Gaur bezalako egun hotz eta bustietarako ezin aproposagoa!

 

Ondo bizi!!

 

 


Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334