Light Produktuak/Gantzak

Kaixo guztioi! 

 

Bueltak eman eta eman ibili naiz gaurkoan zer idatziko nuen pentsatzen, eta light produktuez hitz egitea interesgarria iruditu zait. Egia da, aste hontan Antxeta Irratian eginiko kronika etiketatuari buruzkoa dela, eta light produktuak ere aipatzen ditudala, baina bueno, sakonago  aztertuko ditugu. 

 

Hasteko, zer esan nahi du light-ek? Ba produktu originalarekiko minimo %30kcal-ria gutxiago izan behar dituela. Hau da, produktu batek 100kcal baditu, light-ak 70kcal izango ditu. Eta hori nola egiten dute? gantza kenduz. Eta hemen lehen hausnarketa:

Gantza beharrezkoa du gure gorputzak. Elikadura industriak beldurra sartu digu gantzen inguruan, eta gantz mota guztiak saku berdinean sartzen ditugu, onuragarriak direnak eta kaltegarriak direnak. Hau esanda, ze gantz mota bereizten dira? Bi talde bereizten dira, gantz saturatuak eta insaturatuak, eta azken hauen kasuan monoinsaturatuak eta poliinsaturatuak. Zeintzuk dira saturatuak? ba animalia jatorrikoak gehienbat (esne-esnekiak, haragia, palma eta koko olioa...) Eta insaturatuak? Landare jatorrikoak dira. Monoinsaturatuetan ezagunenak oliba olioa eta aguakatea dira beharbada, eta poliinsaturatuetan ,berriz, omega 3 (arraietan aurki daiteke batez ere) eta omega 6 (haziak erabiliz egindako olioak, ekilore olioa esaterako). Eta trans gantzak zer dira? ba landare jatorriko olioak (insaturatuak) hartu eta hidrogenatuz solidifikatzen dituzten gantzak. Hauek opilak eta halakoak egiteko erabiltzen dituzte. Hasieran esan bezala, gantzak beharrezkoak dira gure organismorako, zergatik? Alde batetik energia ematen digutelako, bestetik zelula guztien mintzetan aurkitzen delako, eta  bitamina liposolubleak (A,D,E,K) garraiatzen dituztelako. Beraz, gantzak beharrezkoak direla argi geratu da ezta? Baina zeintzuk kontsumitu behar ditugu? Batez ere insaturatuak direnak, baina saturatuak ere jan daitezke, haragian dagoena, edo yogurretan aurkitzen dena. Kontsumitu behar ez direnak trans gantzak dira, gaixotasun kardiobaskularrak izateko probabilitatea areagotu egiten baitute besteak beste. 

 

Hau esanda, jarrai dezagun light produktuekin. Aipatu dugu gantza kentzen diotela, baina gantzaren ezaugarrietako bat palatibitatea edo zaporea hobetzea duela da. Beraz, gantza kentzean beste zeozer gehitu behar diote, eta zer gehitzen diote normalen kcal-rien kopurua asko igo gabe? Azukrea. Izan ere gantz gramo batek 9kcal-ria ditu, eta azukreak ,berriz, 4kcal. Horrela, kcal-riak murrizten ditugu eta zapore ona izaten jarraitzen du. 

 

Ikus dezagun adibide bat: 

Jogurta egiteko osagaiak hauek dira: Pasteurizatutako esne osoa, esnearen proteinak, eta fermentu laktikoak.

Light edo %0 dituzten jogurten osagaiak hauek izan daitezke: (gazteleraz jarriko ditut, euskarazko etiketatua ez delako oso ohikoa) Leche descremada pasteurizada de vaca,jarabe (maltodextrina, almidón modificado, sucralosa y acesulfame k, sorbato de potasio, acido lactico, acido citrico, simeticona, citrato de sodio), crema pasteurizada de vaca, sólidos de leche, almidón modificado y cultivos lacteos.  

Bada aldea ezta?? osagaien zerrenda luzearengatik soilik antzeman daiteke produktu hori oso osasuntsua izango ez dela. Azken finean, onena gutxi prozesatutako elikagaiak kontsumitzea da, naturalena, edo beste modu batera esanda, lehengaiak izan daitezela osagai nagusiak. 

 

Beraz, erosketak egiten ditugunean, ondo begiratu etiketatua, eta batez ere ondo begiratu osagaiak!!! Ondo bizi!!

 

 


Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334