KOLORE, KOLORE....

Kaixo denoi! 

Aste arraroa izaten ari bada ere, gaur asteazkena, hementxe nago informazioa eskeini asmoz. Gaurkoan elikagaiak koloreen arabera sailkatuko ditugu, eta bakoitzak dituen propietateak aztertu. 

 

Kolore, kolore....

 

  • Gorria: Likopenoari eta antozianinari esker dute kolore gorria. Onuragarriak dira bihotzerako baita zirkulaziorako ere. 
  • Horia/laranja: Karotenoek eta flabonoideak ematen diote kolorea. Karotenoak esanda, askori beta-karotenoa etorriko zaizue burura (A bitamina). Ikusmenarekin, azalarekin eta sistema inmunologikoarekin erlazionatzen dira kolore hontako fruta eta barazkiak. 
  • Berdea: Klorofilan eta luteinan aberatsak, baita azido folikoan eta C bitaminan ere. Kolore hontako barazki eta frutak gibelarekin erlazionatzen dira. Haren depuraziorako ezin hobeak dira, baita ikusmenerako eta fetoaren hazkuntza egokirako ere. 
  • More/urdina: Hauek ere antozianinatan aberatsak dira. Ikusmena babesten dute, zirkulazioan laguntzen dute, baita memoria zaindu ere. Bestalde, askok, gernu hodien infekzioetarako erabiliko zenuten.
  • Txuria: Potasio asko dute, diuretikoak dira eta zirkulazioa hobetzen dute. Horrez gain kolesterola jeisten laguntzeko edo presio arteriala kontrolatzeko erabili daitezke.

 

Eta hauxe da dena gaurkoz, motza izan da, baina interesgarria izan delakoan, datorren asterarte! ondo bizi!  

 


Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334