Produktu Integralak

Kaixo denoi!

 

Askotan entzungo zenuten integrala jatea zeinen garrantzitsua den ezta? Baina erosketak egitera joaten zarenean, benetan integrala dena erosten duzu? Nola jakin produktu bat integrala dela?

 

Bueno ba gaurkoan duda horiek argitzera nator. Produktu bat integrala izan dadin, findu (refinado) gabekoa izan behar da, hau da findu gabeko zerealak erabiliko ditu. Gure egunerokotasuneko adibide batzuk emango dizkizuet: 

 

Alde batetik, makarroiak dauzkagu. Makarroiak zereal desberdinez egin daitezke, baina gehienetan gariz eginiko makarroiak kontsumitzen dira. Kasu horretan, etiketatuan agertu beharrekoa hauxe litzateke: "semola integral de trigo" eta ez beste ezer. Supermerkatuan ibili naiz eta hauxe aurkitu dut:

Lehenengo hau Barilla markakoa da, eta ikus dezakezuen moduan integrala da. 

Bigarren hau ,berriz, Gallo markakoa. Eta kasu honetan, bufa! hainbeste gauza daude aztertzeko... Hasteko GALLOk dio pasta integrala gariaren parte guztiekin eginikoa dela. Bai ados, baina haien kasuan lehenengo separatu egiten dituzte zerealaren zati desberdinak eta gero portzentai bat gehitzen diote. Horrekin lotuta bigarren puntua. Osagaiak hauek dira: semola de trigo duro, salvado y germen de trigo (%8). Esan bezala, lehengo banatu eta gero gehitu, baina errealitatean lehengaia findua dago. Eta azkenik, horrela izendatzen dute produktu hau: semola de trigo duro rica en fibra. Rica en fibra izateak ez du esan nahi integrala denik. Berriz diot, integrala izateko findu gabekoa izan behar du!! Benetan integrala balitz, ez lirateke hainbeste esplikazioetan sartuko, osagaiak integralak izatearekin nahikoa da. 

 

 

Gure egunerokotasuneko beste produktu bat ogia da. Zenbat ogi klase daude? Infinito esango nuke. Batzuk kolore marroixeagoa dute eta uste dugu horregatik bakarrik integrala izango dela. Ba ez. Ogia erosterakoan galdetu integrala den hala ez, eta supermerkatuan edo erosten baduzue, osagaien zerrenda begiratu. Lehen osagaia zereal integrala izan dadila, eta osagain guztien %80 inguru izan dadila minimoki. Facebooken jarri nuen ogia erosteko pauten inguruko artikulu bat, irakurri ez duzuenentzat hementxe linka: 

http://www.soycomocomo.es/reportajes/que-pan-comprar/

 

Gosarirako zerealak ere aztertuko ditugu. Egia esan, adibide honetan esan daiteke orokorrean, kajetan daudenak ez erosteko. Zergatik zereala baino gehiago, azukrea direlako. Eta bestela ikusi Special K-ren etiketatua: 


Ba horixe, beti bezala, etiketatua irakurri, batez ere osagaien zerrenda! eta zihurtatu integrala izan dadila. Besterik ez gaurkoz, aste ona izan! 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334