Oporretarako Elikadura Gomendioak

Kaixo guztioi!!!

 

Aste Santuko oporrak ate joka dauzkagun hontan, kontsultan oporretan ze elikadura eraman hizketagai nagusia izaten da. Oporrak gaizki elikatzearekin erlazionatzen da, edo hala iruditzen zait niri behintzat. Baina zergatik iruditzen zaigu ona gure osasunarentzat txarra dena? Bai bale, gustatiboki osasunarentzat txarra dena goxoa izaten da. Baina zergatik ez diogu buelta ematen, zergatik ez gara saiatzen elikagaiak, behar ditugun elikagaiak, beste modu batean sukaldatzen eta mimoarekin tratatzen. Egunerokotasunean, jatea, tramite hutsa izaten da, eta noski, prisaka bizi garen jendarte hontan, bazkari eta afariak prestatzeari denbora minimoa eskeintzen diogu. Bueno, ba gaurko gaian sakondu aurretik, nere gomendioa, rutinatik ateratzea da, benetan hainbeste gustuko baduzu jatea, badira modu azkarrak zein osasuntsuak, goxoago eta ez hain aspergarri jateko. Zenbatetan entzun dugu litxarkeriren bati uko egiten diogunean: zer zaude dietan?  Nik neuk, askotan ezetz esan dut, baina ze demontre! hori gezurra da, Mundu guztia dago dietan. Dieta grekotik dator, eta bizitzeko modua esan nahi du,  beraz, denok eramten dugu dieta bat edo beste. Gure gorputza zaintzea, ez da txarra, arro egoteko zerbait da, gure gorputza maite dugunaren seinale da. Baina tira, ausnarketa hau eginda…

 

Oporrak disfrutatzeko dira, deskonektatzeko. Hori da garrantzitsuena eta beraz, ez dugu obsesionatu behar, zaindu bai, baina obsesionatu ez. Oporren alde ona argaltzeko prozesuean zera da, erlaxatu egiten garela, eta horrek pixua jeisten lagundu diezaiguke, estresak gizendu egiten duen bezala, erlaxatzean desblokeatu egingo baitgara, eta horrek lagundu egingo digu pixuaren jetsieran.

 

Lehenik eta behin, argaltzeko prozesu batean bazaude, opor hauetarako helburu zehatzak markatuko ditugu. Zein da gure helburua? Pixua jeisten jarraitzea, edo mantentetzea? Nere gomendioa mantentzea. Errealistak izanda, seguruena, pekatutxoren bat edo beste egingo dugu, eta beraz, pixua jeisteko helburua markatzen badugu frustratu egin gaitezke.

 

Helburua markatua, zer egingo dugu pixua mantentzeko?

 

 

Etxean egiten ditugun otordu kopuru berdina egiten saiatuko gara. Hau da, 5 otordu egiten baditugu, otordu nagusietatik kanpo jango duguna, guk eramango dugu. Horretarako, erosi fruta piezak, fruitu lehorrak, eta modu horretan ez duzu bestelako bokadiloen edo pintxoen beharrik izango.

 

Kontutan hartzeko beste puntu bat ura da, Eraman ura zurekin. Zertarako? Egarria baduzu ura edateko. Askotan egarria dugunaren aitzakairekin zeozer jatera joaten gara. Aldiz, eskura ura eramaten badugu, ez dugu sentsazio hori izango eta ondo aguantatuko dugu.

 

Bestalde, zer jaten dut, kanpoan, jatetxeren batean jan behar badut? Ba alde batetik, modu orokor batean esanda, beti barazki plater bat hartu lehen plater moduan,  eta ondoren haragia, edo arraia, ahalik eta saltsa gutxienarekin. Eta noski ogiaren kontrolarekin. Beste alde batetik,  Oporretan goazean tokiko edo bertako produktuak probatzea gustatzen zaigu. Nola egin dezakegu gehiegi ez jateko eta denetarik probatzeko? Ba beste norbaitekin bazoazte, konpartitu platerak, modu horretan bikoitza probatuko duzue otordu bakoitzean.

Horrez gain, oporretan, normalean baino alkohol gehiago edaten da, ardo kopatxo bat hemendik, zurito bat handik.. eta horrela. Bueno ba elikadura nahiko ondo eramaten baduzu, noizbehinka horrelako kapritxoak hartzeagatik ez da ezer pasatzen.

 

Kontua da, konsziente izan behar garela egiten dugun guztiaz, bai oporretan baita etxean gaudenean ere. Konszienteki egiten baditugu gauzak, hobeto kontrolatuko dugu eta adibidez, esan dugun bezala, ondo jaten ari bagara, ardotxo kopa bat hartu dezakegu, aldiz, otorduetan elikagai prozesatuak eta halakoak jaten baditugu, ba edan ura. Ez dugu konpentsatuko baina, tira, gutxienez ez gara denetan pasatuko, ez da barra librea izango oporretan nagoelako.  Nere gomendio bi aukeratan hala ere, ondo elikatzea,  eta ardo kopatxo bat hartzea da.

 

Elikadura konszientearekin jarraituz, eta hau ere oporretan zein etxean egiteko dena, poliki jan. Askotan oporretan, jaten gauden bitartean hitz egiten gaude eta ez gara konturatzen ezta zer jaten dugun ere. Ba bueno, hitz egiteaaz gain, saiatuko gara lehenik eta behin konturatzea zer dugun gure platerean. Ondoren poliki jango dugu, honetarako lagungarria izan daiteke, bokadu bakoitzaren ondoren erabiltzen ari garen sardeska mahai gainean uztea, eta momentu hortan soilik mastikatzea izatea gure zeregina. Horrez gain, ez dugu beteta bukatu behar. Poliki janez gero, asetasun sentsazioa noiz daukagun konturatu gara eta ez dugu lehertzeraino bukatuko. Hori gertatzen da, azkar jaten dugunean: bapatean, uiba! Ezin dut gehiago.

 

Ariketa fisikoa praktikatzea ere garrantzitsua izango da pixuaren mantetzea lortzeko. Ibiltzea aukera on bat izan daiteke. Zoazen tokira zoazela, ibiltzeko arazorik ez duzu izango, eta beraz, egunero orduerdi/ordutxo bat ibiliko zarela planifikatuz gero, egingo duzu. Bestela, inertziak eramango zaitu, eta egunak pasatzen utziko duzu.

 

Beraz, laburbilduz, oporretan disfrutatu, erlaxatu zaitez eta konsizente izan egiten duzunaz!

 

 

Besterik ez gaurkoz, eta esandakoa, ondo pasa oporretan!!

 

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334