Giza Mikrobiota

Kaixo denoi! 

 

Gaurkoan ere Irratiko kronikaren natorkizue eta  mikrobiotaz, giza mikrobiotaz, hitz egingo dizuet. Askotan entzungo zenuten, mikrobiota zaindu egin  behar dela, eta halakoak, baina ba al dakigu benetan zertaz ari garen  mikrobiotaz mintzo garenean. Zer da? Goazen argitzera: 

 

Giza Mikrobiota, gure gorputzean bizi diren mikroorganismoen multzoak dira. Mikroorganismo multzo hauek gorputzaren atal desberdinetan aurki ditzazkegu, ahoan, azalean, genitaletan, hesteetan… Billoika eta billoika dauzkagu, pentsa, zelula bakoitzeko 9 bakterio inguru dauzkagu. Mikrobiota handiena hesteetan biltzen da, bertan, 100 billoi bakteria baina gehiago aurki ditzazkegu, eta horregatik, organo kontsideratzen da. 1,5 - 2 kilo  pixatzera iritsi daiteke, eta gibelarekin batera gorputzeko organorik handiena da. Horrez gain, pertsona bakoitzak duen hesteetako mikrobiota desberdina da, esan daiteke, gure identifikazio txartela dela. Izan ere, mikrobiotaren bi herenak desberdinak izango dira pertsona bakoitzean.  

 

Gurekin bizi diren bakterio hauek beharrezkoak ditugu bizitzeko eta osasuntsu egoteko. Haiei esker:

1)Jaten ditugun nutrienteak asimilatu ditzazkegu

2) Sistema inmunologikoaren zati garrantzitsua dira, barrera efektua egiten dute;

3) Beharrezkoak ez ditugun subtantzia toxikoak eta hondakinak desegiten dituzte,

4) Neurotrasmisore askoren sintesian laguntzen dute, hala nola, serotoninaren eta dopaminaren sintesian. Ezin dugu ahaztu serotonina zoriontasunaren eta ongizatearen  hormona dela, eta hain zuzen ere,  serotoninaren %95a hesteetan produzitzen da.

 Esan dezakegu, mikrobiota osasuntsu batekin alergiak, gaixotasun autoinmuneak, obesitatea, diabetea, depresioa eta bestelako gaixotasun psikologikoak izatea sahiestu dezakegula.

 

Baina noiztik, ze momentutan hasten gara garatzen hesteetako mikrobiota hau? Ba jaiotzean. Erditzerako mometutik hasten gara garatzen, amaren mikroorganismoekin eta inguruko mikroorganismoekin. Hortik aurrera, Umearen mikrobiotaren konposizioa haren elikaduraren araberakoa izango da. Horrela, umeak bularra hartuz gero, haren mikrobiota bifidobakterioek menperatuko dute, eta aldiz formulako esnea hartuz gero, proteobakterioek. Garapena ez da inoz amaitzen, bizitza osoan zehar mikrobiotaren konposizioa garatzen joango da, eta noski, inguruko faktoreek asko baldintzatuko dute garapen hori modu batekoa edo bestekoa izan.

Adibidez, gure elikaduraren arabera, entzima batzuk edo besteak garatzen ditugu, hala japoniarrek algak digeritu ditzazkete,haien mikrobiotak uretako bakterioetatik lortutako entzimak dituelako. Egia da, mikrobiota elikadura desberdinetara egokitu daitekeela, baina zenbait kasuetan, mikrobiotaren oreka galdu dezakegu eta ondorioz disbiosi bat eragin. Zerk eragingo du disbiosia? Ba alde batetik, gaur egungo higiene maila gorenak, mota guztietako bakterioekin akabatzea ekarri du. Eta beste alde batetik, medikamentuen gehiegizko kontsumoak, antibiotikoena esaterako, estresak, proteina gehiegi kontsumitzeak, zuntz gutxiegi hartzea, edo gure dieta azukre sinpleetan aberatsa izateak, esan dugun disbiosia eragin dezakete.

 

Eta Zer ondorio eduki ditzazke desoreka horrek? Ba gaixotasun asko, kolon narritakorra, migrainak, kandidiasisa, etb.

Beraz,  zer egingo dugu mikrobiota osasuntsu bat izateko? Elikagai prebiotikoak eta probiotikoak kontsumitu.

 Elikagai prebiotikoak gure hesteek digeritu ezin dituztenak dira, baina aldiz, mikrobiotaren elikagaia direnak dira, mikrobiota sendotzen dutenak. Fruta eta barazkien zuntza, edota zereal eta lekaleen azala elikagai prebiotikoak dira, esaterako, tipula, alkatxofak, esparragoak, atxikoria, platanoa, patata…

Eta  probiotikoek berriz, nutrienteak eskeintzeaz gain,mikrobiota indartzen duten  mikroorganismoak dituzte. Elikagai fermentatuak dira, eta denok ezagutzen dugun yogurtaz gain badira beste probiotiko batzuk ere, kefirra, miso sopa, kombucha tea, edo chucrut-a esaterako. 

 

Elikagai hauek gure menuetan sartuz gero, gure mikrobiota zaindu egingo dugu, eta hortaz bait gure osasuna ere. Beraz, animatu halako probiotikoak probatzera, chucruta esaterako norberak bere etxean egin dezakeen zerbait da. 

 

Besterik ez gaurkoz, irratiko bideoa ere uzten dizuet irakurtzeak pereza ematen badizue edo... Ondo izan!

Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334