Zer da kuzua?

Kaixo denoi!! 

 

Ez dakit noizbait gaurkoan aztergai izango dugun almidoiaren berri izana zenuten...Kuzua, almidoi bat da bai. Pueraria lobata izen zientifikoa duen landarearen sustraietik ateratakoa. Jatorria Txinan du, eta asko erabili da medikuntza txinatarrean. Landarearen sustraia erabiltzen da, bertan dauelako landare honek dauzkat printzipio aktiboak. 2 metro neurtzera iritsi daiteke, eta kolore oso txurikoa da. Eta zergatik da hain erabilia, edo hain ezaguna? gantz esentzialetan eta flabonoideetan (isoflabonetan)  aberatsa delako. Hain zuzen ere, daidzeinak ,kuzuak duen flabonoidetako bat, ezaugarri antiinflamatorio eta anitimikrobianoak ditu.

 

Asko dira Kuzuaren onurak besteak beste: 

 

Hestearen erregulazioan laguntzen du: Dauzkan isoflabonei esker, heste flora erregeneratzen laguntzen du. Oso gomendagarria bai idorria kasuetan bai eta beherakoen kasuetan ere. 

 

Sukarra dagoen kasuetan: Sukarra jeisten laguntzen du, baita gripe, bronkitis eta halakoetan sintomen arintzean ere. 

 

Organismoa suspertzen du: Erresistentzia fisikoa eta psikikoa hareagotzen ditu, neke kronikoa murriztuz.

 

Nola erabiltzen da? 

 

Gehienetan sukaldatzeko erabiltzen da, loditzaile moduan eta horrela irina erabiltzea ekiditen dugu, baita esnegainak edo halakoak erabiltzea ere. Gure helburua ,ordea, aurretik aipatu ditugun onuren jabe izatea bada, infusio moduan hartzea da onena. Horretarako, kazo batean ur baso bat berotuko dugu, eta honi goilara txiki bat kuzu gehituko diogu. Dena ondo disolbatu arte nahastu eta edan egingo dugu poliki poliki. 

 

Noiz ez da erabili behar? 

 

Antikoagulatzaileren bat erabiltzen ari bazarete. Izan ere, kuzua ere basodilatatzailea da, eta beraz, hemorragia eragin dezake. 


Besterik ez, animatu egiten zaituztet probatzera! Ondo izan!

 

 

 


Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334