Bikini operazioa

Irratirako kronika prestatua nuenez, gaurkoan blogean bikini operazioaren inguruan hitz egingo dut.

 

Lehen eguzki printzekin batera, armairuko garbiketa egin eta udaberri zein udako arropak ateratzen, probatzen hasten gara, eta alarma guztiak pizten dira. Neguko goxotasunaren ondoren, gure gorputzari begiratu eta aiba, kilo batzuk irabazi direla konturatzen gara! Zein da gure erreakzioa ordea? “Ba, dieta magiko horietako bat egingo dut eta horrela hilabete gutxitan soberan ditudan kiloak kenduko ditut, eta listo!!” “Gainera maiatzan ezkontza bat dut eta dagoeneko jarriko dudan arropa prestatu dut, eta bai edo bai hori erabiliko dut.”

Hori da, tamalez urtero kasu askotan errepikatzen den egoera. Kiloak jetsi, jetsiko ditugu, baina egin kasu, datorren urtean berriro ere egoera berdinean egongo zara, edo hare okerragoan. Beraz, utzi dieta magikoak eta hasi ohiturak aldatzen.

 

Goazen pauta orokor batzuez hitz egitera:

 

Konsultan dudan esperientziarengatik, oso oso garrantzitsua da, norberaren mugak ondo ezagutzea. Noraino heldu nahi dut baino, noraino heldu naitekeela uste dut,  da gure buruari egin beharko geniokeen galdera. Horrek ez du esan nahi, konformistak izan behar garenik ezta gutxiagorako ere, soilik errealistak izan behar dugu, eta esaterako,  egunero 2 litro freskagarri hartzen baditugu, agian, litro bat edaten hasi beharko dugu gure burua hasieratik guztiz uzteko gai ikusten ez badugu. Eta ez da ezer gertatzen, aldaketarako hautua hartu baduzu, lasai, pixkanaka zure burua prestatu egingo da, eta egun dauzkazun ohitura ez osasuntsuak kenduko dituzu.

 

Behin gure mugak ondo ezagutzeko ariketa egin ondoren, zer egingo dugu? Ze elikadura eraman dezakegu? Elikadura osasuntsua elikagaietan oinarritzen dena da. Hau da, barazkiak, frutak, lekaleak, zerealak, tofua,  arraia, haragia, lakteoak, oliba olioa, etb kontsumitu ditzazkegu. Beste modu batean esanda, produktu ultraprozesatuak kenduko ditugu. Zeintzuk dira horiek, edo nola identifikatu ditzazkegu? Ba produktu bat ultraprozesatua izango da baldin eta lehengai  batek  hainbat prozesu jasan ondoren, hasieran zuen kalitatea baino txikiagoa baldin badu. Errexago izan dadin, bilduta dagoen edozein produkturen etiketatua amaigabea bada, eta irakurtzen hasi eta erdia ere ulertzen ez baduzu, ultraprozesatua izango da. Badira zenbait produktu prozesatuak izan direnak, baina kasu horietan hasierako lehengairen kalitatea mantendu edo batzuetan hobetu egin da, hala nola, yogurra, oliba olioa, edo konserbako lekaleak produktu prozesatuak dira, baina osasuntsuak izaten jarraituko dute.

 

Zenbat otordu egin behar ditut? Behar dituzunak. Aztertu ea orain arte zenbat egiten dituzun. Behar izanez gero, idatzi eta pentsatu ea gosea izaten duzulako jaten den edo aspertuta, nekatuta, estresatuta edo triste zaudelako. Gosearengatik bada aurrera. Aldiz gose gabe jaten bada, kasu bakoitzean jan beharrean egin dezakegunaz pentsatuko dugu, berriz ere, hori gertatzen zaigunean aurre egiteko errekurtso bat izan dezagun. Horrez gain, arrazoia identifikatzen badugu, eta esaterako triste gaudelako bada, zergatik gaude triste? Nola eman diezaioket buelta horri? Horrel esanda, erreza dirudi bai, baina hau ere lasaitasunez egin beharreko ariketa izango da, eta ez dugu egun batetik bestera kontrolatuko.

 

Bestalde, askotan, argaltzeko dieta,  jaterako garaian aspergarria izaten da, eta justo guztiz kontrakoa egin behar dugu. Dieta egitea, zerbait txarra dela pentsatzen badugu, ahalik eta eramangarriena izan beharko du, eta gustura eman behar ditugu aldaketak, bestela segituan aspertu eta bueltatu egingo gara lehengo ohituretara. Aspergarria izan ez dadin, ez da zertan asko sukaldatu behar, baina sukaldatzen duguna goxo prestatu, kariñoarekin. Adibidez baratxuri refritoak egin ditzazkegu lurrunetan egositako barazkien gainetik botatzeko. Refrito bat egiteko ez dugu olio asko behar. Gutxirekin nahikoa da, baratxuriak kolorea har dezan behar denarekin nahikoa da, baratxuri horrek emango baitio azkenean zaporea eta bixitasuna. Ensaladak ez beti berdin egin, aldatu osagaiak, animatu fruta sartzera. Beste adibide bat petxugarena da. Ez dugu zertan beti petxuga plantxan jan behar, gustuko badugu aurrera, baina bestela haziekin enpanatu ditzazkegu, edo bestela harategian petxugak pikatzeko eskatu, eta oilasko hamburguesak egin ditzazkegu. Modu hontan, produktua berdina izanik ere, prestatzeko modua aldatuko dugu, eta dibertigarriagoa izango da.

 

Ariketa fisikoarentzat ere denbora hartu beharko dugu, ez argaltzeko soilik, gure ongizatearengatik gure egunerokotasuna aktiboa izatea oso garrantzitsua da. Gaur egun ohitura sedentarioak badituzu, mugitzen hastearekin nahikoa izango duzu, eta aldiz, dagoeneko zure egunerokotasunean oinez ibiltzen bazara hara eta ona joateko, asteburutan ere baduzu plan aktiboagoak egiteko ohitura, ba agian bada momentua planifikatuagoa den ariketaren bat egiten hasteko, dela pilatesa, tonifikazioa,korrika egitea etb.

 

Eta hauxek dira nere ustez punturik garrantzizkoenak, noski, beti aztertu beharko litzake kasu bakoitza, baina gomendio orokor moduan hauxek. Bukatzeko esan, zure kabuz elikadura aldatzeko arazoak badituzu,nere gomendioa profesional batengana joatea dela, baina benetako profesional batengana, eta ez  pixua azkar galduko duzula zin ematen duten horiengana, zure gorputzak eskertuko dizu.

 

Ba besterik ez gaurkoz, interesgarria izango zelakoan, ondo izan!! 

 

 

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334