Sistema inmunologikoa

Udazkena aldaketa askoko sasoia izaten da, ez soilik eguraldiari dagokionean, berriro ere rutina batera bueltatzen gara, ordutegiak aldatzen dira, etb. Egun gutxian topera jartzen gara, eta terrazetan botata egotetik, estresatuak egotera pasatzen gara. Goizean goiz txamarrarekin ateratzen gara, eta eguerdian manga motzean bueltatu behar dugu. Guzti honek sistema inmunologikoan eragina du noski. Goazen gaian sakontzera baina:

Inmunitate sistema gure segurtasun aparatua da, eta beraz, sistemaren ahultzeak, hau da, hesi hori gainditzeak, gaixotasunean erortzea dakar. Sistema inmunologikoa indartzen badugu gaixotasunik ez hartzeko probabalitate handiago izango da. Sinplea da, sistema inmunologikoa osatzen duen sarea ez bezala. Bertan, organoek, zelulek eta proteinek era koordinatuan egiten dute lan. Bi azpimultzo bereizten dira, erantzun ez espezifikoa eta erantzun espezifikoa. Erantzun ez espezifikoa,  gure organismoak duen lehen defentsa lerroa da, eta espezifikoa bigarrena, azken honek, patogeno berdinarekiko babesa garatzen duelarik. Hau da,modu generiko batean azaltzeko,  ez espezifikoak berehalakoak erantzuten du, eta espezifikoak erantzun bat diseinatzen du. Erantzun bakoitzak funtzio desberdinak dituzten arren, elkarlanean aritzen dira. Erantzun espezifikoak, antígeno bakoitzarentzat, hau da, zelula arrotz bakoitzarentza erantzun konkretu bat garatzen du, eta gainera, memoria duela esan daiteke, urrengo batean berriz ere antígeno berdina gorputzean sartuz gero, erantzuna prest egongo dela alegia. Hauxe litzake txertoekin egiten dena, patogeno bat sartzen dizut, ondoren prest egon zaitezen kanpotik etortzen bazaizu.

Sarreratxo hau eginda, goazen sistema inmunologikoa indartzeko zer egin behar dugun ikustera. Azken finean esan bezela, sistema indartzea baita  patogenoen kontra egin dezakegun hoberena.  

Elikadurarekin hasiko gara, eta honi dagokionez minerak eta bitamina nahikoa eskuratzea da garrantzitsuena, batez ere A, C eta D bitaminak, eta zink eta selenio mineralak. Mikronutriente hauen ekarpena egokia izango da, baldin eta  gure elikadura osasuntsua  bada. Horrez gain ordea,  badira zenbait elementu interesgarri.  Baratxuriak, kurkumak edota jengibreak esaterako, badirudi sistema inmunologikoaren modulazioan eta inflamazioan eragiten dutela. Bestalde, etxinazea daukagu, mukosak indarzen dituena, eta arnas infkezioak ekiditen dituena. Te berdea ere lagungarria da sistema inmunologikoa indartzeko dituen katekinengatik.

 

Bigarren elementu garrantzitsua nola ez ariketa fisikoa da. Ariketa fisiko moderatuak sistema inmunologikoa indartzen laguntzen du.

Deskantsua edo loa ere ezinbestekoa izango da. Haren desorekak gure denfentsetan eragin negatiboa dauka.

Hurrengo elementua erantzun ez espezifikoaren parte den heste mukosa da. Azalarekin batera, defentsaren lehen lerroa da. Horregatik, gure Osasuna mantendu nahi badugu, ezinbestekoa izango da pareta intestinala bere osotasunean mantentzea. Gaur egun ,ordea, oso ohikoa izaten da, permeabilidad intestinal delakoa pairatzea. Zer esan nahi du honek? Ba nolabait esateko gure hesteko pareta zulatuta dagoela, eta beraz, patogenoak libreki sar daitezkeela.  Zulo hauek agertzearen erantzule zehatzik ez badago ere, badirudi, elikadura ez egokiak, estresak, disbiosiak, etb.en konbinazioa izan daitekeela.

Hesteko paretaren osasunarekin lotuta, beste elementu oso garrantzitsu bat mikrobiota da.  Sistema inmunologikoak etxeko zelulak eta arrotzak direnak bereizi egin behar ditu, batez ere T linfozitoen bitartez. Ikasketa hau batez ere timoan ematen da, baina badirudi gure mikrobiotako batkerioek ere ikasketa prozesu hortan parte hartzen dutela. Laburbilduz, ikusi dena, mikrobiota disfuntzional batek, sistema inmunologiko disfuntzionala dakarrela da, eta beraz, ez duela jakingo oso ondo ze zelulen aurrean jarri behar duen martxa erasoa eta ze kasuetan ez. Zentzu hontan, gure mikrobiotaren Osasuna hobetzeko, probiotikoen kontsumoa oso interesgarria da. proobiotikoak askotan ikusi dugun bezala, kefirra, yogurra, aza fermentatua, tempeh-a, misoa, edota konbutxa tea,  kontsumituz lor ditzazkegu besteak beste.

 

Misoa, soja fermentatuz lortzen dugun produktua da. pasta moduko zerbait da, eta batez ere sopak egiteko erabiltzen da. ain zuzen ere miso sopa nola prestatu da gaurko kronikari amaiera emateko ikusiko duguna.

 

4 pertsonako behar ditugun osagaiak hauek dira: 400gr kalabazin, 200gr perretxiko, 2 goilarakada miso, 850ml barazki salda, olioa eta gatza.

Osagaiak prest ditugunean, lehenik eta behin barazkiak dado forman moztuko ditugu, eta kaxula batean kolorea hartu arte salteatuko ditugu. Ondoren salda gehituko diogu, eta irakiten hasi aurretik, sutik aterako dugu. Misoa gehitu, nahastu eta listo, prest edukiko dugu gure miso sopa. Norbaiti barazkiak eginagoak gustatzen bazaizkio gehiago sukaldatzea besterik ez du.

 

Ba, Hauxe da guztia gaurkoz, ondo izan!

 

 

 

 

 

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334