Nutriscore zer da?

Gaurkoan azken asteetan bolo bolo ibili den gai baten ingurukoa izango da. Produktuetarako etiketatu Berri bat ezarri nahi du espainiar estatuak eta horren arira eztabaida sortu da.

 

Kronikaren batean hitz egin genuen etiketatuaren inguruan. Zein zaila den produktuek daramatena interpratatzea, eta nola industriak engainatzea lortzen duen etiketatuari esker. Dela esaldi ponpoxoak jarriz, dela marrazki bizidunetako pertsonaiak erabiliz etb.

 

Etiketatuaren interpratazio hortan laguntzeari begira NutriScore delako sistema ezarri nahi da esan bezala espainiar estatuan. Frantziar estatuko sistema bat da eta semáforo moduko zerbait da. 5 kolore eta 5 letra ditu. Koloreei dagokionez kalitate nutricional hoberena berdearekin identifikatuko litzake, eta gorriarekin txarrena. Kolore bakoitzari letra bat ezarriko litzaioke, A,B,C,D edo D. Produktuaren kalitatea neurtzeko algoritmo bat erabiltzen da, eta horrela 0-10ra puntuatzen da elementu bakoitza. Guztira 19 puntu baino gehiago lortzen dituen produktua gorriz markatu beharko litzateke. Sistema honen inplantazio noiz hasiko litzakeen oraindik ez dago argi. Etiketa Berria Europar Batasun guztian berdina izatea nahi da, baina hori noiz iritsiko den oraindik ez dago jakiterik. Aldiz litekeena da Espainiar estatuan lehenago ezartzea baina ez derrigorrean, hau da, ez araudiak ezarri izanagatik.

Goazen sistema honen alde positibo eta negatiboak ikustera.

 

Alde batetik, askotan esan dugun bezala, produktuak bere osotasunean baloratu behar ditugu, ez nutriente konkretu baten arabera. Hori da ain zuzen ere sistema honen algoritmoak erabiltzen duena. Nutriente konkretuak baloratzen ditu, eta modu hortan, esaterako coca cola zero freskagarria postu onean geratuko litzake eta oliba olioa gantz saturatuak dituenez, semaforoan gorri moduan markatuko litzake. Beraz, interpretazioan lagundu baino, kontsumitzaileak oraindik eta gehiago nahastu daitezke.

 

Beste alde negatibo bat, esan bezala, ez litzakeela derrigorrezkoa izango da. Hau da Frantziar estatuan bezalaxe, marka bakoitzak izango du azken erabakia. Osasun ministerioak soilik gomendatu egin ahal izango luke. Horrela, dagoeneko elikagaien industria haien semáforo nutrizional propioa sortzen hasi dela jakina da, hare gehiago, urte honen bukaerarako erabiltzen hasiko dira,  haien mesederako semaforoak egingo dituztelarik nola edo hala noski. Modo hortan,  europar batasunetik legea definitu arte, produktu bakoitzean bi semáforo edukitzea ere gerta liteke. Baina tira, hau dena ikusteko legoke.

 

Alde positiboa da, kasu askotan elikagai ez osasuntsuak gorriz markatuak izango liratekeela. Sin azúcar.org-ek sistema honen simulazioa egin du, eta bertan, gailetak eta halakoak gorri edo gorritik gertu leudeke.

 

Laburbilduz, sistemak alde positiboak eduki ditzazkeen arren, hutsune asko ditu. Badira semáforo bat ezarri aurretik, kontsumitzaileentzat eraginkorragoak liratezke ekintzak nere iritziz. Lehenengoa, marrazki bizidunetako pertsonaiak produktu ez osasuntsuetan erabiltzea debekatuta egotea litzake. Bigarrena, espacio publikoetan elikagai ez osasuntsuak saltzen dituzten makinak debekatuta egotea, eta aukera osasuntsuak eskeintzea, fruta, pate begetalak, etb. Eta hirugarrena, telebistako eta kaleetako publizitatatea erregulatu egin beharko litzake eta osasuntsuak ez direnak ez lirateke agertu ere egin beharko.

 

Bukatzeko, Dietista eta nutrizionisten elkargoen kontseilu nagusiko representantea den Manuel Moñinok esan duen bezela. Semaforoetatik haratago, gure elikadura elikagai freskoez, lehengaiez ornituta egon behar du. Hau da, fruta barazkiak, lekaleak, arraia, haragia, Arrautzak, etb dira elikadura osasuntsuaren oinarri. Eta beraz, semaforoa daman produktu oro,  gorri edo verde izan, bere osotasunean baloratzen jarraitu beharko dugu, osagaien zerrenda irakurtzen hasiaz. 

 

 Informazio gehiagorako Aitor Sanchez dietista eta nutrizionistak gai honen inguruko azalpen bideoaren esteka uzten dizuet eskuragarri. 

 

 Hauxe da guztia gaurkoz. Ondo izan! 

 

 

 

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334