Konfinamendua eta Idorreria

Idorreria oso ohikoa da gure jendartean, eta orain konfinamendua dela eta, idorreria pairatzeko probabilitatea handiagoa da. Arrazoi nagusiak hauxek: 

 

- Ordu aldaketak: Komunera joateko ordu bat edukitzea, rutina bat edukitzea, oso garrantzitsua da, eta baliteke egoera honen aurrean gora beherak edukitzea zentzu honeta. 

- Ariketa fisikoa gutxitzea: derrigorrean gutxiago mugitu beharrean aurkitu gara, hori errealitate ukaezin bat da. Eta noski, idorreria pairatzeko joera duen pertsona bazara, mugimendua ezak zihur eragingo dizula. Izan ere, muskulu abdominalek eta hesteek elkarlanean egiten duten lanari esker, gorozkien mugimendua hesteetan zehar hareagotu egiten da.  

- Elikadura ez egokia: beste behin ere, lehenik eta behin ultraprozesatuak kendu beharko genituzke gure rutinetatik. Hau eginda, beti bezela, barazkiak eta frutak izan beharko lukete oinarri, eta bestalde lekaleak zein zereal integralak ere garrantzitsuak izago dira. Bestalde, gantz osasuntsuek ere paper garrantzitsua jokatzen dute hustuketan haien lubrikazio lanarengatik. Beraz, oliba olioa birjina, aguakatea, edo arrai urdinak bezelakoak jatea lagungarrria izan daiteke. 

- Ur kontsumoa jeistea: ura ezinbestekoa da gorozkien bolumena handitzeko   

 

Beraz, lehenik eta behin, puntu hauetatik neuriren bat har  dezakegun aztertu beharko genuke, baina nahikoa izango ez balitz, lagungarriak izan daitezke hauek: 

 

- Posizioa: Kaka egiteko nola kokatzen garen oso garrantzitsua da. Egokiena kukubikoan (cuclillas) jartzea da, baina gaur egungo komunek ez dutenez hori ahalbidetzen,  posizio horren antza duena bilatuko dugu.Horretarako, aulki bat erabili dezakezu, eta modu honetan belaunak zure aldakaren gainetik geratuko dira. Horrela, muskulua erlaxatzea lortzen dugu, libratze bidea lerro zuzenekoa bilakatuz eta beraz, libratzea erraztuz. 


Posizio egokiaz gain, lagungarriak izan daitezkeen beste bi ideia:

- Edalontzi bat ur epel oliba olio goilarakada batekin 

- Lino haziak: goilaraka bat lino hazi beratzen utzi urarekin aurreko gauean, eta goizean baraurik hartu. 

 


Escribir comentario

Comentarios: 0

Kontaktua/Contacto

Vega de Eguzkiza Kalea

20304 Irun

Tlf: 669 435 638

info@garazilizarraga.com 

Ordutegia/Horario

Astelehenetik Ostiralera:  10:00/13:30   eta 16:30/20:00

Lunes a Viernes: 

  10:00/13:30  y  16:30/20:00

 

Elkargo zenbakia/Número colegiada: EUS00334